Bertako elikagaiak protagonista Euskal Eskola Publikoaren Jaian

Urduñako tokiko elikadura-estrategia agroekologikoarekin bat etorriz, bertako elikagaiek protagonismoa izango dute Euskal Eskola Publikoaren Jaian Hazi, ENEEK-Ekolurra eta Urduñako Ekoizpen zerbitzuaren elkarlanari esker.
Hala, Urduñako Bedarbide abeltzainen elkarteko txahal ekologikoarekin egindako hanburgesak dastatu ahal izango dira Gernika plazan. Ogia eskualdekoa izango da, Orozkoko Iza okindegikoa. Barazkiei dagokienez, Delikako shiitake perretxikoak eta Ispasterreko Iparragirre baserriko tomate eta kalabazina ekologikoa erabiliko dira.
Bestalde, tokiko ekoizpenak ezagutu eta erosteko aukera egongo da Kale Nagusian bertan izango diren BBKko etxoletan. Bertan Aiaraldeako produktuan izango dira.
Guzti honekin, balorean ipini nahi ditugu tokiko ekoizpena, agroekologia, eta elikadura osasuntsua eta jasangarria.
Horretaz gain bertan bazkaltzeko aukera gehiago ere izango dira, paella Gernika plazan eta herriko taberna eta jatetxeetan.