Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte maitzaren 3an BEC-en

list In: Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Maite Zaitut Kultur Elkarteak "Maite Zaitut" Festa Erraldoia antolatu du maiatzaren 3an Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko xedez, euskal jendarteari egin dioten opari handiagatik eskerrak emanez.

Omenaldi honen bidez, belaunaldi askoren heziketan eta euskal kulturaren zabalkundean izan duten garrantzia azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots urteak daramatzate EHIGEk antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartzen.

Ez da ohiko ikuskizun bat izango, baizik eta omenaldi bat da, haien ibilbideari eta sortu duten unibertso magikoari eskainitako ikuskizun berezia. Pailazoak bertaratuko dira, baina publikotik eta oholtzatik omenduak izango dira.

Familia giroa

"Maite Zaitut" Festa Erraldoia adin guztietarako izango da, eta pailazoez gozatzen duten belaunaldi ezberdinak elkartzeko diseinatu da. Familia giroan joateko aukera izango da, haurretatik heldu nagusietara arteko guztientzako aproposa.

Informazio gehiago, ohiko galderen erantzunak eta sarrerak lotura honetan.

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December